Febrero 12 2009

Lagun independentea:

Publicado por admin a las 05:19:18 en Gai gabekoa - Sin categorizar

Imajina ezazu alderdi politiko batek ilusioa berpizten digula…

Guk horretan sinesten dugu. Botere banaketaren gainetik ideialak

nabarmentzea delako politika; dibertsitatean sinesten dugulako

gaudelako politikan. Hori dela eta aukeratu dugu guretzako zailena

izan daitekeen bidea. Beldurrik gabeko politika egiten dugulako. EAn,

independenteak garelako.

Independentea izateak ez Parisen ez eta Madrilen menpe egotea esan

nahi du, Europan gure ahotsa izatea; gure baliabideen kudeaketa  propioa egitea euskal herritarren bizitza kalitate altuagoa izateko.

Politika independente hau indarrean ikusi nahi dugu dagoeneko.

Horregatik, web orri hau sortu dugu:

www.euskoalkartasuna.org/independenteak

<http://www.euskoalkartasuna.org/independenteak/index.php?l=eu

zeinetara zure arrazoiak eta ideiak bidaltzea nahi dugun.

Euskal Herria ekintza txiki eta handiekin eraikitzen delako; herriz

herri eta pausoz pauso. Esaguzu zergatik izan nahi duzun independente!

Ekintza positiboak proposatu ditzakezu, eskubide urraketak salatu,

alegia, zurea ahotsa ozen entzun dadin aukera duzu. Parte har ezazu,

Euskal Herria denon artean eraiki behar baitugu.

Izatea erabakitzen duguna gara. Independenteak.

Unai Ziarreta

EA-ko Lehendakaritzarako hautagaia

Etiquetas blog: abertzale ; independentzia ; sozialdemikrazia ; Unai ; Ziarreta ;
Etiquetas todos los blogs: abertzale ; independentzia ; sozialdemikrazia ; Unai ; Ziarreta ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario