Febrero 28 2009
Feedburner-en RSS-ak martxan
Orain egun batzutatik funtzionalitate berri bat instalatu dugula seguru ikusi duzula, Feedburner-ekin komunikatzeko plugin-a hain zuzen.
Feedburner Feedsmith izeneko plugina instalatu dugu komunitatEA-eko zenbait erabiltzailek eskatua. Baina zertaz ari zara, zer da Feedburner?
KomunitatEAeko blog guztiek beste sistemekin komunikatzeko informazioa sortzen dute, alde batetik Sitemap XML-a sortzen dute, Google eta bilatzaileek gure edukiak hobetu ulertu dezaten eta bestalde RSS interkomunikazio formatodun fitxategiak sortzen dituzte.
RSS-ak Feed edo sindikazio fitxategi estandarrak dira, eta hori dela esker zenbait blogetara eta webgunetara harpidetu zaitezke.
Feedburner RSS edo Feed zerbitzu bat da, eta Feedburneren bitartez zure RSS-ak kudeatzen badituzu kontu bat sortu behar duzu Feedburner-en, eta gero zure blogetik RSS-ak hara berbideratu.
Lehengo argazkian ikusi dezakezu nola aktibatu behar duzun zure Feedburner FeedSmith plugin-a, eta gero nola konfiguratu behar duzun, zure Feedburner-en helbideak sartuz: